Zuzendari alemaniarraren 21 film ikusteko aukera egongo da azaroaren 20tik maiatzaren 21era.

Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendaria; Carlos Losilla, liburuaren koordinatzailea; eta Josemi Beltran, Donostia Kulturako Zinema arduraduna. (Argazkia: E. Zabala)
Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak bultzatzen duten Nosferatu zikloa zinemagile alemaniar bati eskainia egongo da oraingoan: Max Ophuls (1902-1957). Hala, azaroaren 20tik maiatzaren 21era, Ophuls atzera begirakoa eskainiko dute Antzoki Zaharrean, eta bertan, 20 emanalditan, Ophusen 20 film eta film labur bat ikusteko aukera egongo da. Zikloarekin batera, sortzailearen inguruko bi liburu argitaratu dituzte, bata euskaraz,
Max Ophuls izenburupean, eta bestea, gazteleraz,
Max Ophuls: Carne de baile izenburupean. Guztiaren berri eman dute Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak, Carlos Losilla liburuaren koordinatzaileak, eta Josemi Beltran Donostia Kulturako Zinema arduradunak, gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan. “Benetako artista bat izan zen, baina ez zen ezaguna izan. Telebistan eta DVDetan egon da bere filmak ikusteko aukera, oraingoan pantaila handian izango da. Aukera polita izango da lan aberats batean sartzeko”, aipatu du Beltranek.
Ophulsek 1930. hamarkadaren hasieratik 1950. hamarkadaren erdialdera bitartean egindako filmak eskainiko dituzte Nosferatu zikloan:
Lola Montes (1955),
Die verliebte (1931),
Andregai saldua (
Die verkaufte, 1932),
La conquista de un reino (
The exile, 1947)… Emanaldi bakoitzerako sarrerak 4’60 euroko prezioa izango du, eta saio guztietarako abonamenduak, berriz, 58’60 euro balioko du, liburua barne. Aurkezpenean nabarmendu dutenez, hiru ardatz nagusi izan zituzten Ophulsen filmeek: emakumearen irudia, melodrama eta modernitatea.
NOSFERATU (Azaroak 20-maiatzak 21)
- AZAROAK 20: Lola Montes (1955).
- AZAROAK 27: Die Verliebte Firma (1931).
- ABENDUAK 4: Andregai saldua (Die verkaufte, 1932).
- ABENDUAK 11: Lachende Erben (1932).
- ABENDUAK 18: Amorios (Liebelei, 1932).
- URTARRILAK 8: La mujer de todos/Denen andrea (La signora di tutti, 1934).
- URTARRILAK 15: Traficantes de opio (Divide, 1935).
- URTARRILAK 22: Ave Maria de Schubert (1936, film laburra) eta Komedie om Geld (1936).
- URTARRILAK 29: Emakume etsai samurra (La tendre ennemie, 1936).
- OTSAILAK 5: Yoshiwara (1937).
- OTSAILAK 12: Werther / Le roman de Werther (1938).
- OTSAILAK 26: Suprema decision / Biharamunik gabe (Sans lendemain, 1938).
- MARTXOAK 5: De Mayerling a Sarajevo (1940).
- MARTXOAK 19: La conquista de un reino (The Exile, 1947).
- MARTXOAK 26: Carta de una desconocida / Emakume ezezagun baten gutuna (Letter from an Unknown Woman, 1948).
- APIRILAK 2: Caught (1949).
- APIRILAK 30: Almas desnudas / Une zuhurtziagabea (The Reckless Moment, 1949).
- MAIATZAK 7: La ronde (1950).
- MAIATZAK 14: Le plaisir (1952).
- MAIATZAK 21: Madame de… (1953).