Nagore Alonsok irabazi du Añorgako marrazki lehiaketa
Museum Cemento Rezolak bizikleta bat oparitu dio 10 urteko haurrari, Segurtasunaren Egunaren harira antolatutako lehian.
Museum Cementos Rezolak marrazki lehiaketa antolatu zuen Segurtasunaren Egunaren harira, Segurtasuna, bizitza mota bat izenburupean. Añorgako Amassorrain ikastolako hainbat haurrek parte hartu dute lehian, eta Nagore Alonso izan da txapelduna. Alonsok 10 urte ditu, eta berarekin batera saritua izan da 6 urte dituen Mattin Basurto, aipamen berezi moduan. Biek ere bizikleta bana jaso dute opari.

Nagore Alonso eta Mattin Basurto, irabazitako bizikletekin. (Argazkia: E. Zabala)