'Tartalarien' aurkako epaiketa hasi da gaur Madrilen
http://youtu.be/xuKUv_FAktI
Mugituko lau kideen aurka bost eta bederatzi urte arteko zigorrak eskatu dituzte, agintearen aurkako atentatua izan zelakoan Barcinari tartak jaurtitzea. Mikel Alvarez donostiarra epaitzen ari dira.
Irutxuloko Hitza
Mugituko lau kideen aurka bost eta bederatzi urte arteko zigorrak eskatu dituzte, agintearen aurkako atentatua izan zelakoan Barcinari tartak jaurtitzea.Mikel Alvarez donostiarra epaitzen ari dira.
Yolanda Barcinari, Nafarroako Gobernuko presidenteari, tartakadak emateagatik epaitzen ari dira Mugituko lau kide Espainiako Auzitegi Nazionalean: Julio Villanueva (Iruñea, 1958), Gorka Ovejero (Zumarraga, Gipuzkoa, 1972) eta Ibon Garcia (Lezo, Gipuzkoa, 1979) eta Mikel Alvarez (Donostia, 1962). Bost eta bederatzi urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu dituzte haientzat fiskalak eta Barcinaren abokatuak, ustez aginteari atentatua egiteagatik.
10:35 aldera hasi da epaiketa. Soilik defentsako abokatuei erantzun diete, eta ukatu egin dute Okzitaniako Tolosan egon izana. Mikel Alvarezek esan du ez zela Tolosan izan eta ez zutela atxilotu; inputatu gisa deklaratzera deitu zutela. Ibon Garciak eta Julio Villanuevak ere azaldu dute Iruñean atxilotu zituztela.
Mugituko kideek nekez pentsatzen ahal zuten duela bi urte protesta egin zutenean auzia amaitu den moduan amaituko zenik. Okzitaniako Tolosan egin zuten, 2011. urteko urriaren 27an. Pirinioetako Lan Elkarteak bilera egin zuen han, eta Barcina zen garai hartan erakundeko buru. Horregatik jaso zituen hark tartakadak. Bilkurara sartu ziren Mugituko kideak, trajez jantzita. Agintariak zeuden tokira hurbildu, ezkutatuta zeramatzaten tartak atera, eta Barcinari jaurti zizkioten.
Biharamunean, Iruñean, atxilotu egin zituzten hiru lagun: Gorka Ovejero, Ibon Garcia eta Julio Villanueva. Espainiako Auzitegi Nazionalak hartu zuen bere gain ikerketa, agintearen aurkako erasotzat hartu baitzuten kasua. Barcina bera joan zen deklaratzera Madrilera. Hala esan zion epaileari: “Min egin zidaten tartek, gogorra baita merenge frantsesa”. Inputatuta, deklaratu zuten hasieran atzemandako hiru lagunek; baimenik gabe Espainiako Estatutik irtetea galarazi zieten. 2012ko otsailean inputatu zuten laugarren akusatua, Mikel Alvarez, fiskalak eskatuta.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea