Derbirako sarrerak lortu dituzte futbolzaleek
Anoetako txarteldegia 9:00etan ireki dute igandeko Reala-Athletic partidarako txartel preziatuak saltzeko.
Futbolzaleek ez dute hutsik egin gaurkoan ere, eta goizeko lehen ordurako zintzo-zintzo egon dira Anoetan, derbirako sarrerak eskuratzeko zain. Igandean 20:00etan izango dira aurrez aurre Anoetan Reala eta Athletic, eta Internet bidezko salmenta itxi ostean, gaur 9:00etan ireki dute Anoetako txarteldegia, gainontzeko sarrerak saltzeko. Hiru ordu inguru itxaron dituzte ilaran zaleek sarrerak lortzeko, eta baita eskuratu ere. Errenteria-Oreretako Irati izan da sarrerak eskuetan zituela atera den lehena, gipuzkoarra izan arren, ordea, athleticen aldekoa dela onartu du, eta talde zuri-gorria animatuko duela.