Trintxerpeko sutean kaltetutako familientzako arropa bilduko du Intxaur Txiki Danborradak
Herritarrak elkartasuna adierazten ari dira Trintxerpen suteak kaltetutako familiei. Intxaurrondoko Intxaur Txiki Danborrada elkarteak arropa, jostailuak eta elikagaiak bildu nahi ditu, eta horretarako, Sagastieder plazan izango dira bihar larunbata (urtarrilak 4).
Casa Aramendia enpresako langileek ere bat egin dute sutean dena galdu duten familien aldeko jarduerekin. Astelehenean, urtarrilaren 6an, errege opilak banatuko dituzte Lintzirin hotelean ostatu hartu duten familia kaltetuen artean. Bestalde, asteartetik aurrera arropa eta mantak bilduko dituzte Casa Aramendiaren dendetan. Caritasen bidez eta Pasaiko gizarte zerbitzuen bidez bidaliko diete familiei dendetan bildutako material guztia. Urtarrilaren 7tik 12ra bilduko dute arropa.