Udaletxeko balkoitik ikusi ahal izango dute herritarrek Haur Danborrada
Donostia.org webgunearen bidez, edo 010 telefonora deituta. Adinez nagusia izan eta Donostian erroldatua egon beharra dago zozketan parte hartu ahal izateko. Izena emateko orduan ezin izango da banderaren igoeran edo jaitsieran egon nahi den aukeratu, bai ordea, ekitaldi horietan edo Haur Danborradarenean egon nahi den, edo bietan.
Zozketa
Zozketa urtarrilaren 15ean egingo dute, 19:00etatik aurrera Udalbatza aretoan. Haur Danborradako pertsonaiek aterako dituzte zenbakiak. Egun horretatik aurrera jakinaraziko zaie irabazleei telefonoz banderaren igoeran edo jaitsieran egotea egokitu zaien. Gainera, zozketan gizonezko eta emakumezko kopuru bera egotea bermatuko dute, generoa aintzat hartuz.
Axier Jaka Partaidetzako zinegotziak adierazi duenez, eraikin publikoetako ateak zabalduta orain arte bakar batzuen eskuetan egon den pribilegioa herritar guztiei eskaini nahi zaie. Bere hitzetan, “San Sebastian eguna, sentsibilitate ezberdinetako donostiar guztiak batzen gaituen festa da, poza eta jai giroa dira protagonistak, eta udal eraikin horietatik jaiaz gozatzeko aukera berezia den heinean, bertan herritarren presentzia ahalbidetzea erabaki du Udal Gobernuak”.
Gainera, beraien partaidetza eredua, jaien eremuan ere gauzatzen ari dela nabarmendu du Jakak: “Bigarren Mendeurreneko programa kolektiboa, oraintxe amaitu berri dena, herritarrekin eta hainbat eragilerekin batera osatu dugu, eta ez dugu ahaztu behar bestelako jaien egitaraua egiteko ere, partaidetza eredua daukagula ardatz, Aste Nagusian esaterako”.
Urtarrilaren 8tik 13a arte eman ahalko da izena, eta hilaren 15ean egingo dute zozketa.
Donostiako Udalak Konstituzio plazako eraikinaren lehenengo pisuko balkoian egoteko aukera eskaini zien iaz lehen aldiz herritarrei. Izandako arrakasta ikusirik, aurten, aukera zabaldu eta udaletxeko balkoi bat ere irekiko dute donostiarrentzat. Udaletxearen eskuinaldeko balkoi zabala irekiko dute Alderdi Ederreko Haur Danborrada bertatik bertara ikusi ahal izateko.
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 8an, irekiko dute izena emateko epea, utarrilaren 13ra bitartean. Konstituzio plazako eraikineko lehen pisurako 30 plaza zozkatuko dituzte eguneko. Hau da, urtarrilaren 19ko banderaren jasoerarako 30 eta urtarrilaren 20ko jaitsierarako beste 30. Guztira, beraz, 60 lagunek ikusi ahal izango dute ekitaldia balkoitik, izan ere, pertsona bakoitzak beste lagun bat eraman ahal izango du bertara. Udaletxetik, berriz, 48 lagunek jarraitu ahal izango dute 12:00etan puntuan hasten den Haur Danborrada, 24 leku zozkatuko baitituzte.
Hiru aukera daude izena emateko; Udalinfora gerturatuz;