Erretirodunentzako bizikleta ibilaldiak prestatu ditu Kalapiek
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak erretirodunak gonbidatu nahi ditu hilabete bakoitzeko lehen astelehenean egingo diren bizikleta ibilaldi batzuetan parte hartzera. Hurrengo irteera maiatzaren 5an, astelehena, goizeko 11etan izango da, eta Groseko San Ignazio eliza aurrean dagoen zabalgunetik aterako da. Aukeratu den ibilbidea motordun ibilgailuen zirkulaziotik guztiz bananduta dago, hortaz, segurua eta lasaia da. Parte hartu nahi dutenek 629 271 481 telefono zenbakira deitu edo kalapie@kalapie.org helbidera idatzi behar dute.