Gazte bat atxilotu dute Egian, pintura poteak jaurti dituelakoan
Lau banku bulegoren aurka pintura jaurti dute aurpegia estalita zuten hainbat lagunek Donostian, eta horietako bat atxilotu du Ertzaintzak. Ertzainak iritsi direnean, korrika alde egin dute erasotzaileek. Poliziaren arabera, euretako batek pintura jaurti die ertzainei, eta atxilotzea lortu dute. Epaileen esku utzi dute 18 urteko laguna, eta aske geratu da dagoeneko.
Desalojo hau salatzeko, Egiako hainbat kutxazainetan margoketak egin ziren. Ekintza horiek burutzen ari zirela, kalez jantzitako bi ertzain agertu eta haien buruen identifikaziorik eman gabe gazte baten atzetik hasi ziren korrika. Une horretan, soinean zeraman pintura potea lurrera bota ostean, ihesari eman zion, gerora atxilotua izan zelarik.
Egiako Gazte Asanbladak eta Polloe Bizirik elkarteak poliziaren bertsioa gezurtatu egin du. Onkologikoaren desalojoa salatzeko, Egiako hainbat kutxazainetan margoketak egin zirela azaldu dute. Kalez jantzitako bi ertzain agertu eta euren burua identifikatu gabe gazte baten atzetik hasi zirela korrika azaldu dute: “Une horretan, soinean zeraman pintura potea lurrera bota ostean, ihesari eman zion, gerora atxilotua izan zelarik. Bertsio polizialak, gazte honek pintura kalez jantziriko ertzainei bota ziela eta horrez gain, ertzainek beren burua identifikatu zutela dio. Beste behin ere muntai polizial baten aurrean gaudela salatu nahi dugu, Ertzaintzak gazte honen zigorra handitzea bilatzen duelarik”.