Parketarrak programa bueltan da
Parketarrak izeneko haurrentzako egitasmoa egingo dute maiatzean hiriko zortzi auzotako hainbat parke eta plazatan. Parketarrak ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da. Urtxintxa eskola aurrera eramaten ari den egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa; eta bestea, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Ekimena doakoa da.
Parketarrak ekimena Altzan, Amara Berrin, Añorgan, Bidebietan, Intxaurrondon, Loiolako Erriberan, Martutenen eta Parte Zaharrean antolatzen ari da aurten Udaleko Euskara Zerbitzua. Martxoan egin ziren lehendabiziko saioak (astean behin) eta arrakastatsua izan da oso. Haur askok parte hartu zuten jolasetan eta gurasoen harrera ere ezin hobea izan dela uste dute antolatzaileek. Hori dela eta, maiatzean segida emango zaio ekimen honi, eta udazkenean ere saioak antolatzen jarraitzea espero dute.
Hurrengo saioak hil honetan egingo dituzte, hiriko zortzi auzotan.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez eta Donostiako zortzi auzotako euskara batzordeekin elkarlanean,