Stop Kaleratzeak plataformak elkartasuna adierazi die Egiako auzo batzarreko kideei
Atzo hainbat orduz Egiako onkologiko zaharra okupatu zuten eta Egiako auzo etxea aldarrikatu zuten. Auzo batzarreko hainbat kide eguerdi partean sartu ziren bertara, eta arratsaldean okupazioa formalki irudikatzeko ekitaldi koloretsua egin zuten. Stop Kaleratzeak plataformak elkartasuna adierazi die: “Urtetan inongo funtziorik bete ez duen Kutxaren eraikin bat modu baketsuan okupatu eta gero, poliziak hustu egin du. Berriro ere, botere ekonomiko, politiko eta polizialak ez du herriaren nahia aintzat hartu. Era berean, Ertzaintzaren bortizkeria salatu du plataformak.