Xabier Zabalaren taldeak ezin izan du iaz lortutako titulua errepikatu.

Donostiarraren llauta, atzoko estropadan.(Argazkia: Donostiarra Arraun Elkartea)
Donostiarra Arraun Elkartea laugarren postuarekin itzuli da Malagatik. Mediterraneoko Llauten Espainiako X. Txapelketan parte dute bertan arraunlariek, eta zoritxarrez, ezin izan dute iaz lortutako titulua errepikatu. Hala ere, gustura geratu dira bi egunetan egindako lanarekin, eta traineru denboraldiari begira daude jada, Xabier Zabala entrenatzailearen eskutik.
Zortzi arraunlarik eta patroiak osatzen dute llauta, traineruaren antzekoa da, baina zabala eta pisutsua. Mediterraneoan ohiko txalupa da. Donostiarrako kideek ostiralean egin zuten Malagarako bidaia. Hala, larunbatean sailkatze estropada jokatu, eta irabazi egin zuten. Behin hori gaindituta, igandean bi estropada jokatu dituzte. Hala, Malaga, Alacant eta Valentziako taldeekin batera jokatu dute gaurko bigarren estropada, hau da, finala. Gauzak ez zaizkie esperotako moduan atera, ordea, kaleen artean alde handia egon baita. Hala, laugarren postuan geratu da Andoni Saizar Hernaniko patroi gazteak gidatutako ontzia.
Tarragonan jokatu zuten iaz txapelketa, eta Donostiarrak 5 minutu eta 41 segundo behar izan ditu ibilbidea osatu eta garaipena lortzeko.
Mediterraneoko Llauten Espainiako X. Txapelketa
- Malaga. 6 min. 7 seg. 13 ehuneneko
- Alacant. 6:08:96
- Valentzia. 6:13:72
- Donostiarra. 6:14:27

Donostiarrako arraunlariak, Malagan. (Argazkia: Donostiarra Arraun Elkartea)