Jarduerak doakoak izango dira, eta goizez zein arratsaldez egingo dira.

Musikaren Europako Egunaren harira, EMUSIK 2016 jaialdiaren berri ere eman dute, Bretxan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Musikaren Europako Egunaren harira, Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hainbat ekitaldiz osatutako programa antolatu dute larunbaterako (ekainak 21). “Udako lehen egunarekin batera, musikaren jai handia iritsiko da. Egun horretan musikaren aberastasuna eta onura lau haizetara hedatzen dute musikari eta musika zaleek”, adierazi du Naiara Sampedro Gazteria zinegotziak. Egun honek musika bi eratara zabaltzea du helburu: batetik, musikari zaleak euren kabez kalera atera daitezen sustatzea; eta, bestetik, hainbat genero musikaleko doako kontzertuak antolatzea.
Musika kalera atera lelopean sortu zen Musikaren Europako Eguna, Frantzian,. Hiru urte beranduago, Europa osora zabaldu zen, eta gaur egun 120 hiriburu baino gehiagok ospatzen dute, musikaren omenezko hainbat ekitaldiz antolatuz. Donostian ere hainbat jarduera egingo dira: 11:00etan, adibidez, trikitilari talde bat udaletxetik abiatuko da, eta Bretxara iristean, merkatalgunean barrena ibiliko da.
[box]
EGITARAUA, ekainak 21
- 11:00. Triki-erosketak. Udaletxetik abiatuko da.
- 12:00. KantuJira. Parte Zaharra.
- 18:00-22:00. Musika moderno maratoia. Bulebarra.
- 19:00. Donostiako eskolako Orkestraren eta Salouko eskolako Orkestra eta Abesbatzaren kontzertua. Loiolako Erribera (Moneoren Elizan).
- 19:30. Banda Helduren kontzertua. Zuloaga plaza.
[/box]
EMUSIK 2016
Bretxan egin duten prentsaurrekoan ere Europako Musikari Gazteen Jaialdiaren jaialdiaren zenbait aurrerapen azaldu dituzte. Izen ofiziala EMUSIK 2016 izango da. Ekitaldia 80ko hamarkadan sortu zenetik, sustatzaile izan den erakundeari, EMU-ri (European Music School Union), erreferentzia egiten dion hitz-jokoan oinarritzen da.
Bestalde, jaialdiak dagoeneko logotipo berria du. Duela hilabete batzuk Ceinpro eta Usandizagako ikasleekin harremanetan jarri ziren, eta 48 proposamen jaso zituzten. Azkenean, Ceinproko ikasle Ibon Odriozolaren logotipoa aukeratu zuen jaialdiaren antolakuntzak. Egileak azaldu du pentagrama batean nota batzuk irudikatu dituela, musika instrumentu eta estilo guztiak horixe dutelako amankomunean. Gainera, kolore biziak erabiltzea erabaki du, jaialdian kultura ezberdinetako jendea elkartzen delako, aniztasuna islatuz, alegia.
Erakusketa Bretxan
Bretxa merkatal guneak erakusketa gune batzuk eskaini ditu udan zehar EMUSIK 2016rekin lotutako edukiak aurkezteko asmoz. Gune horiek turistei eta herritarrei jaialdiaren irudia eta edukiak helaraztea ahalbidetuko dute, baita parte hartzea sustatzea ere.
Horretarako, jaialdiarekin harremana duten elementuez osatutako erakusketa bat egongo da ikusgai. Logotipoaren lehiaketan parte hartu duten 48 logoak elementu nagusi gisa, hainbat musika tresna, jaialdiari buruzko bideo bat, estreinatu berri duten
webgunera sarbide zuzena emango duten QR kodeak…