Carlos Vela aurrelari mexikarra. (Argazkia: Realsociedad.com)
Aberdeen edo Groningen. Realak bi talde hauetako batekin jokatu beharko du Europa Leagueko atariko kanporaketa, gaur Suitzako Nyon hirian egindako zozketaren arabera. Bi talde horien arteko kanporaketaren joaneko partida atzo jokatu zuten Eskozian, eta 0-0 amaitu zen lehia. Itzulerakoa datorren ostegunean izango da, eta, emaitzaren arabera, bat edo bestearen aurka jokatuko dute txuri-urdinek.
Realak uztailaren 31n jokatuko du joaneko partida, Anoetan; eta abuztuaren 7an itzulerakoa, Eskozian edo Holandan. Carlos Vela mexikarra zalantza izango da azken unera arte, joaneko partidarako. Min hartuta dago aurrelaria.