Guardia Zibilak Arantxa Aparicio abokatu intxaurrondotarra atxilotu du Donostian
Guztira hamabost dira atxilotuak, eta EPPK-ren eta Herrira-ren kontrako operazio baten baitan atxilotu dituzte. Ogasunari iruzur egitea eta dirua zuritzea ere egozten diete. Abokatuak dira atxilotu gehienak: Amaia Izko, Kepa Manzisidor, Onintza Ostolaza, Aiert Larrarte, Haizea Ziluaga, Arantxa Aparicio, Ainhoa Baglietto, Alfonso Zenon, Atxarte Salvador, Jaione Karrera, Kepa Manzisidor, Fran Balda, Javier Carbadillo, Jon Mintegiaga Minde eta Ane Ituño daude atxilotuen artean. Operazioak zabalik jarraitzen du.
Madrilen Amaia Izko, Eukene Jauregi eta Haizea Ziluaga atxilotu dituzte. Gaurtik aurrera Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten ezker abertzaleko kideen abokatuak dira.
Horiez gain, Iñaki Goioaga ere auzipetu dute, baina senataria izanik aforatua denez, ez dute atzeman.