Asier Azpiroz, Unai Gaztelumendi eta Manex Mujikak aurrera egitea lortu dute; Beñat Gaztelumendi batuko zaie orain.
Andoaingo saioko irudia; atzean, eserita, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi donostiarrak. (Argazkia: Gipuzkoako Bertsolzale Elkartea)
Bukatu dira final zortzirenak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta bertan parte hartu duten hiru donostiarrek aurrera egitea lortu dute:
Zubietako Asier Azpiroz,
Añorgako Unai Gaztelumendi eta
Amarako Manex Mujika. Guztira, 43 bertsolarik parte hartu final zortzirenetan, eta horietatik 23k lortu dute aurrera egitea; seik beren saioa irabazita, eta gainerakoek, puntuazioaren arabera. Orain, final laurdenetan, 2011ko txapelketako finalistak gehituko zaizkie (Aitor Sarriegi izan ezin, ez baita aurkeztu):
Añorgako Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre. Beraz, urriaren 24tik azaroaren 8ra, guztira 30 bertsolarik parte hartuko dute final laurdenetan; tartean, lau donostiarrek. Sarrerak dagoeneko salgai daude
Bertsosarrerak.eus webgunean.
Joan den igandean jokatu zuten final zortzirenetako azken saioa, eta bertan aritu ziren Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Jokin Uranga izan da saioko garailea, eta Azpiroz eta Unai Gaztelumendi sailkatu ziren bere atzetik.
Manex Mujikak Elgoibarren kantatu zuen, urriaren 3an, eta hirugarren postuan geratu zen.
Final laurdenetako fasean, Asier Azpiroz izango da lehenengo estreinatuko den donostiarra, Urretxu-Zumarragan urriaren 24an; Beñat Gaztelumendik hurrengo egunean kantatuko du, txapelketa honetan estreinekoz, Errenteria-Oreretan; Manex Mujikak Zestoan kantatuko du, urriaren 25ean; Unai Gaztelumendi izango da fase horretan kantatuko duen azken donostiarra, azaroaren 1ean, Ormaiztegin.
DONOSTIARREN SAIOAK, final laurdenetan:
- Urriak 24 (Urretxu-Zumarraga). Asier Azpiroz, Agin Laburu, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Jexux Mari Irazu, Nerea Elustondo.
- Urriak 25 (Errenteria-Orereta). Beñat Gaztelumendi, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzizidor, Jon Martin.
- Urriak 31 (Zestoa). Manex Mujika, Alaia Martin, Eneritz Artetxe, Jokin Uranga, Jon Maia, Nahikari Gabilondo.
- Azaroak 1 (Ormaiztegi). Unai Gaztelumendi, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia, Iñaki Apalategi, Maider Arregi.
Honakoak dira final laurdenetarako sailkatu diren bertsolariak:
- Jokin Uranga Isuskiza: 457,5 puntu
- Jon Maia Soria: 456,5 p.
- Ane Labaka Mayoz: 444 p.
- Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa. 439,5
- Nerea Elustondo Plazaola: 432
- Felix Zubia Olaskoaga: 431
- Asier Azpiroz Iztueta: 430
- Manu Goiogana Bengoetxea: 428
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi: 427
- Nahikari Gabilondo Mendizabal: 426,5
- Beñat Lizaso Alberdi: 426
- Ander Lizarralde Jimeno: 425,5
- Unai Mendizabal Jauregi: 424
- Oihana Iguaran Barandiaran: 423,5
- Unai Gaztelumendi Arandia: 423,5
- Eneritz Artetxe Eizagirre: 421,5
- Amaia Iturriotz Etxaniz: 421
- Beñat Iguaran Amodarain: 420
- Eli Pagola Apezetxea: 420
- Iñaki Gurrutxaga Zubimendi: 417,5
- Manex Mujika Amunarriz: 417,5
- Maider Arregi Markuleta: 415
- Mikel Artola Izagirre: 415
Zuzenean sailkatutakoak, berriz:
Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre.