San Bartolome muinoko lanak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
San Bartolome muinoko lanak direla eta, Easoa kalea guztiz itxita egongo da, larunbatean. Bainu etxe zaharraren atzealdeko ezponda egonkortzeko lanak egingo dituzte, eta induskatu bitartean, kalera hondakinak erortzeko arriskua dago.
Hortaz,
Easo kalea erabat moztuta egongo da ibilgailuentzat, Mendeurrenaren plazatik hasi eta Aldapetarainoko zatian. Dena dela, mozketa goizeko
8:00etatik 11:00etara izango da soilik.
Oinezkoek ere ezingo dute pasa Larramendi eta Urdaneta kaleen artetik; Musika Kontserbatoriora, Donostia 2016ko bulegoetara edo Udaltzaingora ez bada.
Easo kaletik ibiltzen diren
Dbus-eko autobusek bere ibilbidea aldatuko dute eta Gernikako Arbola pasealekuan geldituko dira. Horrenbestez, ordu horietan zehar, 21, 26, 28, 32 eta 37 lineak ez dira geldituko Easo eta San Martin kaleko geltokietan eta, behin-behinean, Gernikako Arbola pasealekuko hiru geltokietan geldituko dira: Mundaizeko zubian, Mendeurren plazan eta Maria Cristina zubian.