Donostia 2016k eta Kontseiluak bat egin dute Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatzeko
Batzorde Zientifikoko nazioarteko adituak aurkeztu dituzte, gaur lehen bilera egin ostean.

Tabakaleran egin dute Batzorde Zientifikoaren aurkezpena. (Argazkia: Estitxu Zabala)
- Alexandra Buchler. Literature Across Frontiers erakundeko zuzendaria, eta Erresuma Batuko itzultzaile elkartearen zuzendaritzako kidea.
- Conchur O Giollagain. Gaelikoaren ikerketetan irakaslea, Highlands Unibertsitatean. Gaelikoa biziberritzeko ikerketa sarearen zuzendaria.
- Davyth Hicks. ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunaren Aldeko idazkari nagusia, eta Eurolangeko zuzendaria.
- Robert Dunbar. Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea, eta zuzenbidean aditua.
- Elin Haf Gruffydd Jones. Hedabide eta sorkuntza industriako irakaslea, Aberystwytheko Unibertsitatean, Galesen. Mercator Institut for Media, Language aand Culture erakundeko zuzendaria.
- Ewa Chylinski. ECMI Gutxiengoen Aferetarako Europako Zentroaren lurralde zuzendaria Kaukason. ESLA, Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundean hainbat programa garatu ditu.
- Ferran Suay. Psikologian doktorea, eta Valentziako Unibertsitatean psikobiologia irakaslea. Herritarrek hizkuntzekiko duten portaera lantzen du.
- Iñaki Martinez de Luna. Soziologoa, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabinetearen arduraduna. Bat soziolinguistika aldizkariaren zuzendaria.
- Iñigo Urrutia. Zuzenbide administratiboko irakaslea EHUn. Hizkuntza eskubideak eta hezkuntza sistema tesia garatu zuen.
- Jaume Vernet. Zuzenbide Konstituzionalean katedraduna. Consell de Garanties Estatutaries de Catalunya erakundeko kidea.
- Johan Haggman. European Bureau for Lesse Used Languages bulegoko aholkulari ohia, eta Europako Batzordeko eta Parlamentuko aholkularia.
- Maria Pilar Garcia Negro. A CoruñakoUnibertsitateko irakaslea. Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren idazleetako bat.
- Miquel Strubell. Linguamon hizkuntza aniztasunaren katedrako zuzendari ohia. Europako Kontseilurako aholkulari lanak egin ditu.