Aldaketa udalean
EAJ hautagaitza bozkatuena izan zen, 32 urteren ondoren.
udal eta foru hauteskundeetan. 29.029 boto (%29,6) eta 9 eserleku lortu eta gero, EAJek Donostiako alkatetza eskuratu zuen. Alkate berriak, Eneko Goiak, besarkada artean ospatu zuen garaipena hauteskunde gauean. 2011ko hauteskundeekin alderatuz gero, jeltzaleek 13.500 boto eta 3 eserleku gehiago eskuratu zituzten.
EH Bilduk, berriz, nabarmen galdu zuen babesa. Alkatetza izatetik hirugarren indarra izatera pasa zen Juan Karlos Izagirreren taldea, 20.467 boto eta 6 eserleku eskuratu ondoren (%20,9). Parte hartzeak zazpi puntu egin zuen gora, 2011rekin alderatuta (%66,5). EH Bildu koalizioak ez zituen boto emaile berriak mobilizatu, nahiz eta hein batean duela 4 urteko boto emaileak mantendu.
PSE-EE bigarren indarra izan zen, azken udal hauteskundeetan bezala. Orduan Odon Elorza zuten alkategai gisa; oraingoan, Ernesto Gasco. Jeltzaleen gorakadari ezin izan zioten eutsi, baina bigarren postua baikor jaso zuten, duela lau urte izandako kolpearen ondoren. 4.500 boto gehiago eskuratu zituzten.
PP laugarren hautagaitza bozkatuena izan zen, Miren Albistur buru, 9.272 boto eskuratu eta gero (%9,4). Hiru zinegotzi galdu zituzten; hauteskundeetako galtzaile nagusiak izan ziren: 7.000 bototik gora galdu zituzten.
Irabazle nagusia EAJ izan zen, baina baita Irabazi Donostia ere. Amaia Martin buru, 2 eserleku lortu zituen hautagaitzak, 6.947 botorekin (%7,1).
IRUTXULOKO HITZAk auzoz auzoko emaitzak bildu zituen. Donostiako auzoetan EAJ, PSE-EE eta EH Bildu izan ziren nagusi.
Donostiarrek alkate jeltzalea aukeratu zuten maiatzaren 24an egin ziren