Dantza izango da Iparraldea Bertan zikloaren ardatza
'Soka0 erakusketaren harira, euskal inauteriaren konpartsa aterako da Koldo Mitxelenatik ostegunean.
Aurtengo Iparraldea Bertan zikloa dantzaren inguruan jardungo da. Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ardatz harturik, hitzaldi eta zuzeneko dantza ikuskizunez osatuko dute.
Euskal kultur erakundeak ekoiztutako Soka erakusketa ibiltariak euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimedia izango da, lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa) egina, 150 metro kuadroko eremuan. 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri bertan (argazki bildumak eta filmak, lekukotasunak, soinu zatiak…). Besteak beste Euskadiko Filmategiak gordetzen dituen altxor batzuk erakutsiko dituzte, bai eta beste artxibo aski ezezagun asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak. Ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak eta kuadro numerikoak baliatuak dira edukien aberastasuna bisitarien esku uzteko.
Ostegunean, hilaren 4an, inauguratuko dute erakusketa, eta aurkezpenaren harira, euskal inauteriaren konpartsa aterako da kalera. Eskola, Goizaldi eta Trebeska dantza taldeak dantzan aterako dira 19:00etan Koldo Mitxelenatik. Erdialdeko kaleetan zehar ibiliko dira Parte Zaharrera iritsi arte. Konstituzio plazan emanaldi bat egingo dute, 19:30ean.
IPARRALDEA BERTAN, EGITARAUA Otsailak 4, osteguna 19:30 Soka erakusketaren inaugurazioa Otsailak 11, osteguna 19:30 Euskal Herriko artxiboak munduan gaindi: nola eskura gure oroitmen kolektiboa? Aurkezleak : Jakes Larre eta Maite Deliart (Euskal Kultur Erakundeko kideak) Soka erakusketa ekoizterakoan konturatu gara Euskal Herriko hainbat gaietaz munduko zinegile edo argazkilarien lan zoragarriak baditugula, bainan altxor horiek askotan barreiatuak direla Euskal Herritik kanpo, nola liburutegi, museo edo berdin familietan. Gaualdi honetan aurkeztuak izanen dira Soka erakusketako artxibo berezi batzu, bai eta ere Berlingo Museo etnografikotik eta Humboldt Unibertsitatetik bildu 1914-18ko gerlako Euskal presoen artxibo soinudunen eta paperezkoen argibideak. Otsailak 18, osteguna 19:30 Nundik nora? Jon Iruretagoyena – Maritzuli Konpainia Maritzuli konpainiaren baitan Xiberoko dantzetaz egin ikasketa lan luzearen ondorioz, Jon Iruretagoyena dantzariak ulertu du dantza forma eta genero horren iturrietara joanez, interpretazioa bera aldatuko zuela. Ikusminez eta Pacios beterik, Jonek bide egin du, euskal kulturaren dantza-sortak diren Xiberoko dantzak eta maskaradak bereganatzeko. Mintzaldi honetan, irudi eta argazkiez lagundurik, euskal dantzaren historia sakonki aipatzen dauku. Martxoak 3, osteguna 19:30 Tamburinaren gizartea: Ipar Euskal Herriko ohidura dantzatuen historia sozial baten alde Hizlaria: Xabier Itçaina, CNRS-Centre Emile Durkheim, Sciences po Bordeaux Ipar Euskal Herrian ohidura dantzatuak aspaldidanik aztertuak izan dira beren eduki etnografiko eta folklorikoari – zentzu onean – dagokionez. Bide interpretatibo berri batzu irekiak izan dira berrikitan, diziplinen artekoak. Hemen ohidura dantzatuen historio sozial baten beharra nuke azpimarratu nahi. Ohidurek badute historio bat. Sinboloen iraupenaren gibelean hautemaiten beti aldatuz joan den gizarte bat, bere indar harreman eta harreman sozial konplexuekin. Alde hortatik, Europako bertze hainbat tokitan eremanak izan diren ikerketengandik badugu nun zer ikas. Hitzaldian adibide zehatzagoak hartuko ditut Lapurdi barnekalde eta Baxenabarre hurbileko ohidura dantzatuen bilakaeran, izan diten ihauteri, kabalkada, toberak, Besta berri edo Eliza-bestak. Otsailak 25, osteguna 19:30 Soka erakusketaren bisita gidatua, Juan Antonio Urbeltz eta Oier Araolazarekin Dantza ekitaldiak. KOLDO MITXELENA Kulturunearen aurrean, kalean* Martxoak, 12, larunbata 12:00 Herrikoa dantza ikusgarria, Zarena zarelako konpainiaren eskutik Zarena Zarelako konpainiak Herrikoa ikusgarriaren bitartez, hainbat herri eta probintziatan dantzatzen diren fandango eta jotak eginen ditu, hala nola, Asturias, Galizia, Aragoi, Bizkaia, Gipuzkoa, Bilibia eta Lapurdikoak. Jantziak 50. hamarkadakoak izanen dira, garaiko giroan publikoa murgiltzeko. Martxoak 19, larunbata 12:00 Leihotik dantza ikusgarria, Bilaka dantzataldearen eskutik Hamar bat dantzari gaztek emanik, karrikako dantza ikuskizun hau Joseba Sarrionandiaren hitzetan oinarrituriko da, Mikel Laboa, Alos Quartet eta Juan Mari Beltranen musikekin batera. *Euria eginez gero, DSS2016 egoitzan, Easo kalea Donostia-2016ren egoitzan – Easo kalea, 43 Martxoak 31, osteguna 19:30 Dantza Ganbara, Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregik gidatua Dantza egiteko gonbidapena, nahi duen orok dantza egiteko aukera izango du: jauziak, muxikoak eta beste dantza batzu Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean eta Marian Arregiren musikaz lagunduta.