Frankismo garaian jaio zen Eragin elkartea, emakumezkoei aisialdia eskaintzeko; 50 urte bete ditu.

Emakumeen heziketarako eta aisialdirako sortu zuten Profem izeneko elkartea, Frankismo garaian. Mekanika eta protokolo ikastaroak ematen zituzten hasiera hartan, besteak beste, eta gaur egun ere bizirik dirau. Eragin izena hartu zuen elkarteak eta 50 urte bete ditu, oso indartsu. Bertako hiru kiderekin izan da IRUTXULOKO HITZA: Mari Karmen Urbizu (Erdialdea, 1948), Mertxe Aldanondo (Urnieta, 1941) eta Olatz Zumalabe (Erdialdea, 1948). “Ordura arte ezkondu eta etxean geratzen ziren emakumeak, batzuk zerbait gehiago nahi zuten, eta orduan hasi ziren mugitzen”, azaldu du Urbizuk.
Guztira ehun bazkide inguru ditu orain Eraginek, eta kultur arloko hitzaldiak antolatzen ditu bereziki, baita irteerak ere. Elkartearen inguruko elkarrizketa sakona irakurtzeko aukera egongo da, ostiraleko papereko edizioan.