Eneko Goia: "Biko gobernuak ondo funtzionatzen du"
Udal gobernuaren lehen urtea baloratu du alkateak.
aginte makila hartu zuen Eneko Goia jeltzaleak. Eta handik egun gutxira, hilaren 19an, udal gobernua osatu zuten EAJk eta PSE-EEk.
Gehiengoz gidatu dute udala ordutik, eta lehen urtea igarota, balorazio bat egin du Eneko Goia alkateak. “Udalaren hainbat erronka bideratzea” lortu dutela esan du: “Biko gobernuak ondo funtzionatzen du. Ongizatea bermatzea izan dugu beti helburu, eta bakoitzak bere ardurak betez, helburua betetzen ari gara”, dio Goiak.
Bi alderdien arteko gorbernu programa osatu izanak “udalaren egonkortasuna” bermatu duela nabarmendu du alkateak.
Hainbat mugarri aipatu ditu udal gobernuaren jardunean. Bereziki ontzat jo ditu 2016rako adostu zuten aurrekontua, eta Gizarte kontseilua berriro abian jarri izana.
Urte berezia izanik, “Donostia eta Kultur Hiriburutza munduari erakusten ahalegindu” direla nabarmendu du, kultur hiriburutza baita, Tabakalerarekin batera kultur mailan landu dituzten gai nagusiak.
Hiri proiektuen artean Txomin Eneako hirigintza proiektua nabarmendu du. Baina baita, Añorgako bulebarizazioa, Papin industriaguneko bide berria, edo Zubietako Eskuzaitzetako industriagune berria ere. Bretxa, Urumea inguruko lanak, edo San Bartolome muinoko lanak, asko dira esku artean dituzten proiektuak.
Mugikortasunari dagokionez, metroa eta AHTa dira proiektu nagusiak. Erakunde arteko elkarlana nabarmendu du alkateak bi kasuetan. Autobus geltoki berria, eta hiri osora hedatu nahi duten irisgarritasun bertikalaren eredua ere aipatu ditu. “Berriro agendan sartu dugun gaia da”, esan du Goiak, Morlans-Aiete, Altza-Jolastokieta, eta Altza-Parte Zaharra proiektuak aipatuz.
Bizikidetzari dagokionez, Giza Eskubideen batzordea sortu izana nabarmendu du. Alderdi guztietako ordezkariek hartzen dute parte batzorde honetan, eta bereziki eskertu du guztien borondatea.
Zentzu horretan, oposizioko alderdiekin duten harremana ere “errespetuzkoa” dela esan du alkateak. Gai askoren inguruan eztabaidatzen badute ere, “aniztasun politikoaren isla” dela onartu du, eta hori “ona” dela aitortu du.
2015. urteko ekainaren 14a. Hiriko