Aitor Salvador eta Marina Gonzalez izan dira Herrerako donostiar azkarrenak
Ibai Alba hernaniarrak eta Claudia Behobide hondarribiarrak irabazi dute lasterketa.
Herrikrossa.eus webgunean bisita daiteke sailkapen osoa.
IRUTXULOKO HITZAren urtebeteko doako harpidetza irabazi dute Herrerako Aitor Salvadorrek eta Parte Zaharreko Marina Gonzalezek. Izan ere, beraiek izan ziren Herrerako kroseko donostiar azkarrenak, joan den asteburuan. Zehazki, Salvador zazpigarrena izan zen helmuga zeharkatzen, 21 minutu eta 35 segundoko denborarekin. Gonzalez, berriz, 23. postuan geratu zen, 25:16ko denborarekin.
Guztira, 47 lagunek parte hartu zuten lehian, eta Ibai Alba hernaniarrak (20.12) eta Claudia Behobide hondarribiarrak (24.10) irabazi zuten.