Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 'Renovables' eta Asier Urbietaren 'False Flag' aukeratu dituzte, besteak beste.
Nerea Lizarralde
‘Hileta’ film laburreko irudi bat.
Zazpi dira Kimuak zigilupean aurten banatuko diren film laburrak. Aurkeztu diren 63 proposamenen artean aukeratu dituzte: fikzioa, dokumentalak eta animazioa landu dituzten lanak. Hiru film euskara hutsean egin dituzte, bi gaztelaniaz, bat ingelesez, eta beste bat hiru hizkuntzatan dago egina (euskaraz, italieraz eta gaztelaniaz). Amaia Serrulla –Donostia Zinemaldiko Hautespen-batzordeko kidea–; Carmen Chavez Cortosfera aldizkariko proiektu zuzendaria; Jose Manuel Zamora –Abycine- Albaceteko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendaria; Mari Fran Machin –ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko Hezkuntza eta Jardueren koordinatzailea– eta Rosa Zufiak –kazetaria eta EITB Kultura-Transit telebista saioko zuzendaria– egin dute aukeraketa.
‘Beti bezperako koplak’, Ageda Kopla taldea.Begoña Vicariok koordinatutako proiektu hau Maialen Lujanbiok Santa Ageda bezperako koplen harian egindako bertso baten interpretazioa da. Santa Ageda doinuaren erritmoa eta metrika erabiliz, genero-indarkeria salatzen du modu gogor eta lehorrean. Bertsoko estrofa bakoitza (hamahiru dira guztira) animatzaile batek interpretatu du. Vicariok koordinatu duen ikasle taldeaz gain, Kote Camachok, Izibene Oñederrak eta Aitor Oñederrak ere eman dute beraien ikuspegia.
Begoña Vicariok Kimuaken lehen edizioan hartu zuen parte Pregunta por mi laburrarekin, 1997. urtean Goya saria irabazi zuena.Haragialanarekin sartu zen berriz. Orduz geroztik animazioa irakasten du EHUko Arte Ederren fakultatean.
Caminan, Mikel Rueda
Mikel Rueda zuzendari bilbotarrak zuzendu duen draman Maribel Verdu eta German Alcarazu aktoreak dira protagonistak. Ezerezaren erdian elkartzen diren bi pertsonaia bakarti irudikatu ditu. 2012ko Kimuak katalogoan parte hartu zuen Agua! filmarekin.
https://vimeo.com/160245486
Asier Urbieta, False flag
Asier Urbieta egile donostiarrak False Flag thriller politikoa aurkeztu du. Garaje abandonatu batean agertuko da pertsonaia nagusia, tortura jasan ostean esnatzen dela. Eskumuturretan dauzkan sokak apurtzen dituenean, jeep bat garajera sartu eta argiak piztuko dira. Eneko Sagardoy eta Maarten Dannenberg dira antzezle nagusiak.
Asier Urbieta Pim Pam Pum (2008), Taxi (2012) eta Arconada (2013) film laburren egilea da.
Gure hormek, Las chicas del Pasaik
Maria Elorza eta Maider Fernandez zuzendariek osatzen dute Las Chicas del Pasaik kolektiboa. Etxeko hormak hartu dituzte abiapuntu gisa emakumeen esparruari buruzko gogoeta egiteko.
Hileta, Kepa Sojo
Arabako Kepa Sojo zuzendariak eskarmentu handia du film laburren egile gisa. Loco con ballesta film laburrarekin Goya sarietarako izendatu zuten 2015ean. Kimuak katalogora aurkezten den lehen aldia da.
Hileta filma 1925ean girotuta dago. Martikorena sendia Inge gaztea agurtzen ari da. Bilbea Carl Theodor Dreyerren Ordet filmaren sekuentzia batean oinarritzen da. Kandido Uranga, Itziar Atienza, Mikel Losada, Martxelo Rubio, Jose Kruz Gurrutxaga, Josean Bengoetxea, Asier Hormaza eta Jose Ramon Soroiz aktoreek parte hartu dute, besteak beste.
Ihesa, Alejandro Diaz Castaño
Alejandro Diaz Castaño zuzendaria Xixonen jaioa da, baina Donostian bizi da egun. Zinema kazetaritzan dihardu 2000. urteaz geroztik. Iosu izena du protagonistak. Itogin bat dela eta bizilagunen etxera igoko da, eta honek existentzia arazoak ekarriko dizkio. Koldo Soret musikari donostiarra sartu da protagonistaren larruan.
Renovable, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga
10 urteren ondoren, energia berriztagarrien kongresu batean elkartuko dira bi protagonistak. Trama Bilboko Iberdrola dorrean gertatzen da.
Aukeraketa berriaren aurkezpen ofiziala datorren irailean izango da, Donostia Zinemaldian.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea