Udaren etorrera iragartzera datoz Antiguako San Joan jaiak
EGITARAUA. ANTIGUAKO SANJOANAK. Ekainak 16, osteguna. 18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ‘Amalurra’ ikuskizuna, frontoian. 19:00 Antiguako AEKren egoitza berriaren irekiera ekitaldian mintzodromoa egingo dute (Erregezain kalea 22). 20:00 ‘Sexijentziak askatuz’ bakarrizketa Txantxarreka gaztetxean. Ekainak 17, ostirala. 19:00 Gizonezko, emakumezko eta kirol egokituko XXVII. Pala txapelketako finalak, Txemi Lasarte memoriala. Ekainak 18, larunbata. 9:00-21:00 VIII. Futbito Txapelketa frontoian, Txantxarreka gaztetxeak antolatuta. 16:00-20:00 Haurtxokoa eta Gaztelekua jaietan. Haur eta gazteentzako tailerrak eta jolasak Jose Maria Sert plazan (euria egingo balu, Merkatu plazan). 20:00 Bertso poteoa Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio bertsolariekin Antiguotarrak elkartetik abiatuta. 21:30 Bertso afaria Platero tabernan. Ekainak 19, igandea. Sardina jana eta taberna irekita egun osoan zehar Mikel Laboaren txokoan. 10:00 Diana auzoko txistulari eta dultzaineroekin Matia kalean zehar. 12:00 Antiguotarrak dantza taldearen kalejira Matia kalean zehar. 13:00 Euskal dantza emanaldia frontoian. 18:00 Haurrentzako kale antzerkia Lugaritz kultur etxearen eskutik: Reziklator, Zo-Zongo! Productions. Ekainak 23, osteguna. 19:00 Buruhandi eta trikitilariak Matia kalean. 19:30 Antiguakoentzako luntxa Platero tabernan. 20:00 San Joan bezperako kantujira Antiguan. 22:00 San Joan sua Gaskonia plazan: koroak, suaren konjurua, soka dantza herrikoia, eta lore sortaren banaketa. 22:30 Amaia Arza eta Leire Zumetarekin erromeria Gaskonia plazan.