Hemen dira berriz ere Groseko Zipotz jaiak
Zipotz jaiak antolatu eta prestatzeko. Adin eta gustu guztietarako ekitaldiak bildu dituzte Groseko jaietan: kontzertuak, danborrada, marmitako lehiaketa, kalejirak, poteoa, graffitiak, bertsoak, herri kirolak, haurrentzako jolasak, surfa…
Ostegunean, hilaren 14an, hasiko dira jaiak. Zipotzek eta Legamik Txofre plazan pregoia irakurri ondoren piztuko dute txupina.
Gainera, Zurriola ikastola omenduko dute, «euskara, euskal kultura eta parte hartzea sustatuz, auzoa girotzeagatik». Ondoren, buruhandi eta erraldoiak –iaz Aker eta Sorgiña estreinatu zituzten– auzoko kaleetan barrena ibiliko dira jai giroa zabaltzen. Txofre plazan, txokolate jana eta sardina jatea prestatuko dituzte; eta, Katalunia plazan, lehen kontzertuak hasiko dira.
Jaia eta aldarrikapena
Auzoko jaiak sustatu eta jaiak aldarrikatzeaz gain, Groseko bizilagunen kezkak ere plazaratu nahi dituzte. Grosen ematen ari den gentrifikazio prozesua salatuko dute mobilizazio baten bidez. Ostegunean, pregoiaren aurretik desagertzeko arriskuan dagoen Mirakruz kaleko eraikin zaharraren inguruan elkartuko dira 17:30ean. Eraikina «besarkatu» egingo dute hainbat lagunek, eskutik helduta.
Euskal jaien eguna igandean, hilaren 17an, ospatuko dute. Giro gehien pizten den egunetako bat izan ohi da: marmitako txapelketa, sagardo dastaketa, herri kirolak, erromeria, euskal dantza, txalaparta… eta kantu bazkaria!
Groseko jai batzordeak antolatzen ditu jaiak, baina auzoko beste hainbat eragilerekin batera osatzen dute programa. Zabaleta kaleko taberna eta dendek, esaterako, egitarau berezia egiten dute jaietarako. Larunbaterako, tailerrak, DJak, paella herrikoia, ipuin kontalariak eta moda desfile bat antolatu dituzte, besteak beste. Groseko Indarra surf taldeak ere parte hartzen du jaietako programan. Beraiei esker jaiak Zurriola hondartzaraino iristen dira, bodyboard eta surf txapelketa egiten baitute. Urrats auzoko aisialdi taldeak haurrentzako jolas eta jarduera bereziak egiten ditu. Hamaika kolaboratzaile dituzte Zipotz jaiek, eta sare hori zabaltzen joan nahi dute pixkanaka, 26 urteko ibiliak luze irauteko.
Aurten Zipotz Txiki eguna ospatu dute lehen aldiz, joan den asteburuan. Jai batzordeko kideek egun osoko egitaraua antolatu zuten, auzoan jaietarako gogoa piztu eta jende berria erakartzeko asmoz: «Askotan kosta egiten da jai batzordera lehenengo aldiz hurbiltzea eta Zipotz Txiki jaiak hori erraztu nahi du».
Egun ederra pasa zuten elkarrekin, eta jende berria ere gerturatu zen Zipotz Txiki eguneko jolas eta jardueretara. Orain, Zipotz jaietarako atzera kontaketa hasi dute, Gros guztian zehar bizipoza zabaltzeko gogotsu daude! Eta ahaztu baino lehen, ikusi al duzu du Ibai Etxarrik aurtengo jaietarako diseinatu duen kartela? Eta Makokik egin duen bideoklipa?
GROSEKO JAIAK. EGITARAUA Uztailak 14, osteguna 18:00. Dantzateke disko festa Txofre plazan. 19:00. Pregoia. Erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Txofre plazatik abiatuta. 19:30. Poteoa auzoko kaleetan, Groseko koadrilen eskutik, Txofre plazatik abiatuta. 19:30. Xistral abesbatza, Okendo kultur etxean. 20:00: Txokolate jatea, Txofren. 20:30. Sardina jatea, Txofren. 21:00. Verbenas Cams, Tsunami taldearekin, Txofre plazan. 22:00. Kontzertuak, Katalunia plazan: Sustrajah Band, Lasai, Revolutionary Brothers. Uztailak 15, ostirala 10:30. Haur jolasak, Katalunia plazan. 11:30. Buruhandiekin eta erraldoiekin kalerija, Katalunia plazatik abiatuta. 12:00. Zumba tailerra auzotar guztientzat, Katalunia plazan. 14:00. Bazkaria, Katalunia plazan. 16:00. Sobremesa Katalunia plazan. 17:00. Pala eta pilota finala, Sagueseko frontoian. 17:30. Haur danborrada, Txofre plazatik abiatuta. 18:00. Poteoa auzoko kaleetan, Eonian elektrotxarangarekin, Katalunia plazatik abiatuta. 18:00. Graffitiak, Txofre plazan. 18:00. Urban 13 ikuskizuna eta auzotar guztientzako break tailerra, Txofre Plazan. 19:00. Bertso poteoa Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabalekin Xamoa, 721 kafetegian. 19:30. Donosti Ereski abesbatza, Okendo kultur etxean. 20:00. Get Backa taldearen kontzertua, Nafarroa Behera plazan. 20:30. Sardinak, Txofre plazan. 20:30. La Jodedera, Txofren. 21:00. Zezensuzkoa, Txofren. 22:00. Howdy taldearen kontzertua, Nafarroa Behera plazan. 22:00. Kontzertuak Katalunia plazan: Burun Danga, Habeas Corpus, Rock Kam Brom. Uztailak 16, larunbata Egunean zehar. Surf eta Bodyboard txapelketa, Zurriola hondartzan. 10:30. Gaztetxoentzako xakea, Txofre plazan. 11:00. Haur jolasak: Eskubitwo eta ipuin kontaketa. 12:00. Hamaiketakoa, Zabaleta kalean. 12:00. Txaranga auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Behera plazatik abiatuta. 12:00. Futbito txapelketaren finala, Manteo kiroldegian. 13:30. Poteoa eta musika zuzenean. 14:00. Elkartasun paella jatea, Katalunia plazan. 16:00 Mus txapelketa, Artetxe Jeneralaren kaleko Ricardo tabernan. 16:00 Queimada eta dultzaineroak Zabaleta kalean. 17:00. Erraldoiak eta buruhandiak, Nafarroa Behera plazatik. 17:00. DJak Zabaleta kalean. 18:00. Zabaleta kaleko denda eta ileapaindegiek antolatutako show-a. 18:30. Haurrentzako jolas eta tailerrak, Txofre plazan. 18:30. Helduen Danborrada, auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Behera plazatik abiatuta. 19:00. Txokolate jatea, Txofren. 19:00. Duo Gisca: Roser Gabriel eskusoinua eta Garazi Goñi pianista, Okendo kultur etxean. 19:00. Musika zuzenean, Zabaleta kalean. 20:00. Emilio Azkarateren kontzertua, Kerman, Ana, Maria, Julen eta Asierrekin batera, Nafarroa Behera plazan. 20:00. Pangea taldearen kontzertua, Zabaleta kalean. 20:30. Sardinak, Txofre plazan. 21:00. Verbenas Cams, Tsunami taldearekin, Txofre plazan. 21:30. Surf eta bodyboard txapelketako sari banaketa, Groseko Indarra surf taldearen lokalaren ondoan. 21:30. Paella jatea, Zabaleta kalean. 22:00. Bideo proiekzioak, Groseko Indarra surf taldearen lokalaren ondoan. 22:00. Lemon Twist, Nafarroa Behera plazan. 22:00. Kontzertuak, Katalunia plazan: Deiedra, Koban, Los Zopilotes Txirriaos. 22:45. Kontzertuak, Groseko Indarrak surf taldearen lokalaren ondoan. Uztailak 17, igandea Egunean zehar. Euskal artisauak eta talogileak, San Frantzisko kalean. 11:00. Elkarte eta koadrilen arteko Marmitako lehiaketa, Katalunia plazan. 11:30. Albokariak, Katalunia plazan. 11:30. Herri kirolak, Mieltxo Saralegi anaiekin, Katalunia plazan. 12:00. Bertsolariak eta sagardo dastaketa, Katalunia plazan. 12:30. Tortila lehiaketa, Katalunia plazan. 13:30. Trebeska dantza taldearen emanaldia, Katalunia plazan. 14:30. Kantu bazkaria, Katalunia plazan. 17:30. Triki-bertso poteoa, Katalunia plazatik abiatuta. 18:00. Antzokiko istorioak, Katalunia plazan. 19:00. Haur jolasak, Katalunia plazan. 20:00. Urrezko katxiaren sari banaketa. 20:00. Sorbete edatea, Katalunia plazan. 20:30. Zezensuzkoa, Katalunia plazan. 20:30. Ingo al deu? Erromeria, Katalunia plazan. 24:00. Jaien amaiera.
Auzoko hainbat lagun lanean aritu dira