Ibarran garaipena errepikatu dute Loiolatarrako kideek
Bosgarren aldiz jantzi dute txapela Patxi Lagok eta Jesus Orcajok, pintxo lehiaketan.
Ibarrako Piparraren Euskal Herriko XII. lehiaketa jokatu zuten Ibarrako frontoian bertan, joan den igandean. Bi gutizi aurkeztu behar izan zituzten lehiakideek; batetik, piperrada, eta, bestetik, pintxoak. Pintxo lehiaketan, Loiolatarra elkarteko Patxi Lago eta Jesus Orcajo txapeldunak izan ziren, bosgarren aldiz; gainera, Piperradan bigarren postuan geratu ziren Loiolatarra elkarteko kideak; hirugarren lekuan geratu ziren, Tomax Nuñez eta Joxe Ramon Irigoien, horiek ere donostiarrak. Ibarra postuz bete zen igande goizean, euripean bazen ere, azokaz gozatzeko gogoa baitzuten bisitariek; artisauen postu eta tailerrak izan ziren tartean. Informazio gehiago eta argazki bilduma osoa,