Hizkuntzen lorategia hazi da Peña eta Goñi kalean
Bagera eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren arteko elkarlanari esker sortutako euskarrietako bat da. Donostian hitz egiten diren hizkuntzei leku sinboliko bat eman diote lide ferreira .Hizkuntzen Lorategia Euskarriak egitasmoaren proiektu artistiko...
Bagera eta Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren arteko elkarlanari esker sortutako euskarrietako bat da. Donostian hitz egiten diren hizkuntzei leku sinboliko bat eman diote lide ferreira
.Hizkuntzen Lorategia Euskarriak egitasmoaren proiektu artistiko bat da. Bagera elkartea eta Donostia 2016k bultzatuta, Izaskun Alvarez Gainza (Dolo) artistak proposamen grafiko baten bitartez Donostian hitz egiten diren hizkuntzei toki sinboliko bat eman die. Proposamen grafiko hori azaroaren erdialdera arte egongo da ikusgai Groseko Peña eta Goñi kalean.
«Munduan milaka hizkuntza hitz egiten dira. Hizkuntzen aniztasun hori lorategi batean aurkitu dezakeguna bezalakoa da; bakoitzaren koloreak, usainak eta forma beharrezkoa da guztien artean ikuspegi ezin ederragoa osatzeko. Donostian ere hamarnaka hizkuntza daude gure inguruan; sarri, uste duguna baino gehiago», azaldu dute antolatzaileek.
Aniztasun hori balioan jartzeko asmoz, Donostian hitz egiten diren dozenaka hizkuntzen arteko hamabi hizkuntzetan dauden testuak jarri dituzte Groseko Peña eta Goñi kaleko saltokien erakusleihoetan. Testuak bulgarieraz, katalanez, arabieraz, frangeraz, kitxuaz, finlandieraz, aragoieraz, euskaraz, errumanieraz, galegoz, irlandar gaelikoz eta japonieraz daude. Gainera, argi-instalazio txikiak jarri dituzte erakusleihoetan, eta iluntze aldera, «argiak piztutakoan, kalean giro berezi koloretsu bat sortzen da, hizkuntzen lorategia argizko lorategi bilakatuz».
Interbentzio hau Peña eta Goñi kalearen bi aldetan kolokatutako totem gorriek mugatzen dute, eta parte hartu duten saltokietan proiektua azaltzen duten esku-orriak ere banatzen dituzte.
Begirada ugari
Izaskun Alvarez Gainzaren arabera, lorategi kontzeptuak eta horren begirada eta iradokizun anitzek ibilbide kromatiko gorrizta bat sortzen dute kaleko saltokiek osatutako markoan: «Ibilbide hori laguntzen du hitzezko geruza batek, eta bertan landareak elementu bereizi bezala nabarmentzen dira hainbat hizkuntzatan, beren dimentsio sinboliko, pragmatiko, historiko edo Poetikoan».
Hizkuntzen Lorategiaren bidez, hizkuntzak, landareak bezala, bakoitza bat eta bakarra direla, eta hizkuntza guztiek beren zaintza behar duela aldarrikatu nahi dute, «aniztasunak ekartzen baitu aberastasuna, eta, azken finean, edertasuna».
Zaintza, aberastasuna, aniztasuna eta elementu ezberdinen arteko harremanak lantzen diren espazio hori Gilles Clementen lorategi planetarioarekin lotu du artistak.