Arrokako frontoiaren inguruan parte hartze prozesu bat hasiko dute
Karlos I.aren etorbideko lurrazpiko pasabidea eta Iztuetako biaduktuaren inguruan erabakitzeko abian jarri dituzten prozesuen eredua jarraituko dute.
Amarako Arroka frontoia botatzeko asmoa azaldu zuen udal gobernuak, baina orain, urbanizazio proiektuaren inguruan sortutako iritzi kontrajarriak direla eta, parte hartze prozesu bat hastea erabaki du. Eneko Goia alkateak eman du gaur erabaki honen berri. Frontoiaren inguruan bizi diren bizilagunen iritzia jasoko du udalak, eta horren arabera erabakiko du zer egin.
Herri partaidetzako udal departamentuak jarriko du abian parte hartze prozesua.