Aitziaren Gorraizia taldeak aurrea hartu dio Erniarraitz 4 taldeari
Ostiralean jokatu zuen bere lehenengo saioa Aitziaren Gorraizia taldeak Azpeitiko eta Zestoako lagunek osatutako Erniarraitz 4 taldearen aurka. Kresala elkartean egin zuten bertso afaria eta Aitziaren Gorraizia gailendu zen saioan.
14 puntu lortu zituen talde donostiarrak eta 10 puntu Azpeitiko eta Zestoako lagunez osatutakoak. Antolatzaileek azaldu dute 50 lagun inguru bildu zirela.
Añorgako taldeak Gabirian jokatu zuen bere bigarren saioa, eta Gabiriarrek aurrea hartu zieten.