XXI. Dantzaren Nazioarteko Eguneko gala ospatuko dute igandean
2017ko Dantza Hilabetearen bukaerako ekitaldia egingo dute Viktoria Eugenia antzokian, igandean. 19:30etatik aurrera ospatuko da XXI. Dantzaren Nazioarteko Eguneko gala. Ikuskizuna Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteak antolatzen du Donostia Kulturaren laguntzaz.
Azaldu dute edizio honetan dantza estilo ugari ikusteko aukera egongo dela: klasikoak, neoklasioa, garaikidea eta flamenkoa. Aurten, gainera, Juan Carlos Santamaria koreografo donostiarra omenduko dute, eta horregatik, bere omenezko bideo batekin hasiko dute emanaldia.
Azaldu dute beste hainbat gonbidatu ezagun ere izango dituela ikuskizunak. XXI. Dantzaren Nazioarteko Eguneko galarako sarrerak hemen daude salgai.