Zorrotzagoa Parte Zaharrean, permisiboagoa beste auzoetan
«donostiarren neurrira» egindako turismo eredu iraunkor eta alternatibo bat aurkeztu zuen. Ondorengo aste eta hilabeteetan jendarteratu eta hiriko eragile politiko, sozial eta kulturalekin partekatuko dute.
Etxebizitza eskubidearekin, turismo alorreko langileen lan baldintzekin eta turismoaren sustapenarekin lotutako berrogeitik gora neurri dira. Etxebizitzari dagokionez, gaur egungo araudia betearazteko eta hiri osoan lehen solairuko neurria mantentzeko eskatu du. Legez kanpoko pisu turistikoen borrokara bitarteko gehiago bideratzea, zonifikazio bat ezartzea, sustapen masiboa egin ordez publiko objektiboak zehaztu eta haiek bilatzea, edo tokiko merkataritza eta produktuak sustatzea ere jaso dute txostenean.
«Donostia eta donostiarren bizi kalitatea da neurgailua, gure eremu kutunez gozatzeko aukera izatea, gazteek etxebizitza alokairuan hartu edo erosi ahal izatea eta kanpora bizitzera joan behar ez izatea, sektorean lan egiten dutenen lan baldintzak onak izatea, sortzen den aberastasuna birbanatzeko gaitasuna izatea…», adierazi du Amaia Almirall EH Bilduko bozeramaileak.
Udal gobernuak ezarri nahi dituen irizpideekin ados ez daudela gaineratu du Almirallek:?«Ez gatoz bat egun udal gobernutik sustatzen ari diren turismo ereduarekin, parke tematikoaren norabidean garamatzalako. Ez gatoz bat Antiguan, Amaran eta Egian etxebizitza turistikoak jartzea erraztuko duen ordenantza berriarekin. Eta ez gatoz bat, oro har, turisten errekor berri bat bilatzen duen turismo ereduarekin. Turismoaren hazkundeak ere mugak izan behar ditu, eta donostiarren bizi kalitatea da neurgailua».
Josu Ruiz EH Bilduko zinegotziak nabarmendu du turismoaren sektorearentzat berarentzat ere ez direla ona «masifikazioa eta identitatearen galera».
Turismoaren «neurrigabeko hazkundea» eta pisu turistikoen «burbuila» etxebizitzaren arazoa larriagotzen ari direla azaldu du Ricardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak. Azken bi urteotan pisu turistikoen kopurua boskoiztu egin dela ohartarazi du. «Legez kanpoko 0 pisu turistiko» ideia sustatu behar dela, eta horretarako udalak bitarteko guztiak jarri behar dituela uste du.
Turismoan euskara eta euskal kulturaren presentzia areagotzeko, turistak zaratez edo elkarbizitzaren oinarrizko arauez kontzientziatzeko edo jokaera sexistak borrokatzeko neurriak ere jasotzen ditu EH Bilduren proposamenak.
Pisu turistikoek eragindako kezka dela eta, udala egoera kontrolatzeko ordenantza bat prestatzen ari da. EH Bilduk turismo politikarako proposamen bat aurkeztu du
Ernesto Gasco Turismo zinegotziak udala pisu turistikoen inguruan lantzen ari den ordenantzari buruzko xehetasunak aurreratu ditu, Ser irratian. Bi gako nabarmendu: batetik, 2018ko udatik aurrera Parte Zaharrean ezingo dira pisu turistiko gehiago jarri, eta bestetik, gaur egun pisu turistikoak soilik lehen solairuan baimentzen dituen araudia bertan behera utzi nahi dute Egian, Amaran, Antiguan eta beste hainbat auzotan. Beraz, presio turistiko gehien duten auzoetan –Parte Zaharra, Erdialdea eta Gros– zorrotzagoa izango da ordenantza, eta permisiboagoa beste auzoetan, edozein solairutan ireki ahal izango direlako pisu turistikoak. Ordenantzaren helburua, Gascoren hitzetan, hiriaren nortasuna mantentzea eta saturazioa saihestea da.
Gascoren adierazpenen biharamunean, hainbat kazetarik Eneko Goia alkateari ordenantzaren inguruan galdetu zioten udaletxean. Ordenantza aurreratua dagoela, eta hilabeteko epean aurkeztuko dutela esan zuen:?«Bitartean, udal araudi bat dago indarrean, pisu turistikoen aferari erantzuteko». Ordenantza berriak bi zonalde desberdinduko lituzkeela azaldu du Goiak:?«Parte Zaharrak tratamendu berezitua izango luke. Gros, Erdialdea eta Egiako Frantziako pasealekuko eremuetan, ikerketaren arabera pisu turistiko gehien dituztenetan, tratamendu itxiago eta murriztaileagoa izango litzateke». Gainontzeko auzoetan, tratamendua «zabalagoa» izango litzateke.
EH Bilduk udalak ordenantza berriaren inguruan aurreratutako neurriak gogor kritikatu ditu, eta salatu du udalak ez duela egungo araudia betetzen, eta udal gobernua beste aldera begiratzen ari dela. Horren harira, Goiak esan du udalak bakarrik ezin diola aferari aurre egin: «Udalak bakarrik erantzuna ematea ezinezkoa da». Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntza beharrezkoa dela adierazi du, aferari irtenbide egokia emateko:?«Udala, Aldundia eta Jaurlaritza ildo beretik goaz». Pisu turistikoekin loturiko espediente asko daude irekita, Goiak azpimarratu duenez. «Udaletik lanean ari gara bide horretan, eta ez soilik salaketa bat jasotzerako orduan. Ofizioz ere erabakiak hartzen ari gara fenomenoari aurre egiteko».
Ordenantzaren ibilbidea
Iazko urte amaieran udal gobernuak batzorde bat sortu zuen pisu turistikoen gaia aztertzeko. Batzorde horrek, txosten bat egin zuen, eta horretan oinarrituta ordenantza bat idazteko proposamena abian jarri zen. Ordenantza aurreratua badago ere, oraindik hilabete beharko du udal gobernuak aurkezteko. Momentu honetan, Goiak esan duenez, pisu turistikoak bereziki arautzen dituen ordenantzarik ez dago. Plan Orokorrak erantzuten dio arazoari, hotelen sektoreari aplikatzen zaion araudiarekin.
Eredu iraunkor bat
EH Bilduk kezka handia adierazi du turismo eredua dela eta. Nabarmendu nahi du neurri zehatzak hartzeko unea orain dela, saturazio arriskua handia baita. Atzo, hain zuzen,