
Egiako Gazte Asanbladak antolatuta, Porrontxo jaietako Gazte Eguna ospatuko dute ostiralean, hilak 15, plaza Berrin. Bazkaria, jolasak, Intxaurrondori ongietorria, kontzertuak… denetarik izango dute bertara hurbiltzen direnek.
PORRONTXOETAKO GAZTE EGUNA – IRAILAK 15, OSTIRALA
- 14:30. Gazte bazkaria plaza Berrin (txartelak Kata eta Koxko tabernetan, 8 euroren truke).
- 17:00. Gazte jolasak plaza Berrin.
- 20:00. Ongietorria Intxaurrondori. Polloera Eonian elektrotxarangarekin.
- 23:00etatik aurrera. Gazte kontzertuak: Kalera, Righteous way sound eta Drumkopters.