Suediako The Hives biharko talde nagusia izango da. (Argazkia: Matias Altbach)
Igeldoko jolas parkea utzi eta hipodromoan egingo dute lehen aldiz Kutxa Kultur Festibala. Gaur eta bihar artean, berrogei talde inguru ariko dira zuzenean. Urtetik urtera nabarmen hazi da jaialdia, eta aurtengoa edizio berezia izango da, leku berria estreinatzen dutelako.
Hipodromoko musika eskaintza bost agertokitan banatuko du Kutxa Kultur Festibalak. Gaur, hilak 15, The Jesus and Mary Chain eta Love Of Lesbian izango dira talde esanguratsuenak. Amateur donostiarren emanaldia ere garrantzitsua izango da. La Buena Vida taldean ibilitako musikarien proiektu berria da.
Havoc, Sara Mansilla, Iñigo Serrulla eta Madeleine talde zein bakarlari donostiarrak ere ariko dira bihar. Zea Mays, Depedro, Francois & The Atlas Mountains, Jeremy Jay, Division Minuscula, Buffalo, Tijuana Bibles eta Cro bandek osatuko dute kartela.
Bihar, hilak 16, The Hives suediarrak izango dira protagonista. Beraiekin batera The Divine Comedy, The Drums eta Hercules & Love Affair dira aipagarriak. Donostiako lau ordezkarik ere bihar eskainiko dute kontzertua: Skakeitan, Oso Fan, Grande Days eta Luma. Kartela osatuko dute Kokoshca, Lookers, Vanessa Zamora, Vulk, Reuben RG, Beñat Igerabide, Smoke Idols eta Lukiek taldeek.
Jaialdiko ateak 17:30ean irekiko dituzte bi egunetan, eta sarrerak oraindik eskuratu daitezke.