Etxebizitzak egiteko proiektua gelditu dutela ospatuko dute Ulian
ezkutaketa.txapelketa@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 10:30ak aldera.
Parkearen goiko aldean dagoen Groseko berotegian Ireki begiak Mary antzezlana eskainiko dute. Sukaldari baten istorioa kontatuko dute, eta elikadura osasuntsu baterako behar diren produktuak izango dituzte hizpide.
Trikitilarien musikak goizeko jarduerak girotuko ditu; eta, arratsaldean, berriz, bi taldek joko dute: Low Riders (15:30) eta Xarpa (17:00). Gainera, hiru ikastaro egingo dituzte egunean zehar: eskuz egindako lihoaren lanketari buruzkoa, 12:30ean; zirkua familian, 15:30ean; eta h
Uliako Lore Baratzak elkarteak Udazkeneko jaialdia egingo du igande honetan, hilaren 22an. Auzotarrek beraiek antolatutako hainbat jarduera prestatu dituzte: ikastaroak, kontzertuak, antzerkia, piknika… Beraz, egun osorako egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia ere ospatuko dute. Izan ere, Uliako mintegietan eraiki nahi zituzten 70 etxebizitzen proiektua geldiarazi du.
Programari dagokionez, umeak izango dira protagonista egunaren hasieran. Izan ere, II. Ezkutaketa txapelketa egingo dute, 11:00etan, 14.450 metro koadrotako espazio batean.
Iaz 150 lagun baino gehiagok hartu zuten parte, eta aurten kopuru hori handitzea espero dute. Izena emateko