Txantxarrekako gune berria. (Argazkia: Malen Aldalur)
Arropa trukatzeko gunea jarri dute
Txantxarreka gaztetxean, eta, horrela, arropen berrerabiltzea sustatu nahi dute.
Azaldu dute dagoeneko itxura hartzen hasi dela gunea eta hainbat arropa bildu dituztela. Hala ere, gaineratu dute beharrezkoa dela jendearen laguntza:
“Ekarri erabiltzen ez duzun arropa, norbaitek erabilera hobea eman diezaion”.