Aukeran dantza taldearen 20. urtemuga ospatuko dute igandean
sarrerak geratzen dira oraindik.
Edu Murumendiaraz koreografo eta dantzariak sortu zuen konpainia, eta bidean hainbat lagun ospetsurekin lan egin du konpainiak. Lagun horien bizipenak jaso dituzte hainbat bideotan: Martin Berasategi sukaldaria, Xabi Solano musikaria, Kepa Junkera trikitilaria, Mixel Ducau eta Xabi Zeberio musikariak, Ainhoa Aierbe aktorea, Donostia Kulturako Norka Chiapuso, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Julian Jantzi aurkezlea…
Maurizia ikuskizuneko zuzendaria izan zen Ainhoa Aierbe aktore donostiarra, eta bere esperientziaren berri ematen du bideoan: “Oso esperientzia polita izan zen, baina gogorra ere bai, ikusita Aukeranek nola egin behar duen lan”. Aukeran 20 urte ikuskizunean ere zuzendari gisa dabil Aierbe: “Erronka handia izango da guztiontzat. Edurentzat, batez ere, bere konpainia delako eta bere konpainiak emango duten saltoa oso handia izango delako, bai musika aldetik eta bai proposamen eszenikoaren aldetik”.
Aukeran dantza konpainiak 20 urte bete ditu, eta Aukeran 20 urte izeneko ikuskizuna prestatu dute urteurrenarekin bat eginez. Igande honetan eskainiko dute, azaroaren 5ean, 19:00etan, Viktoria Eugenian Antzokian. Interesa duenarentzat,