Garraio publikoa hobetzeko proposamenak egingo dituzte
Mahai inguru bat antolatu du Satorralaia mugimenduak biharko; Koldo Mitxelenan izango da, 19:00etan.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak hainbat mobilizazio egingo ditu datozen egunotan; tartean, biharko, urriak 31, mahai ingurua. Izan ere, garraio publikoa hobetzeko proposamen eta estrategia alternatiboak izango dituzte hizpide, 19:00etatik aurrera, Koldo Mitxelenan.
Ondorengoek hartuko dute parte: Armando Cuencak, Iruñeako Udaleko Mugikortasun zinegotziak, Nafarroako hiriburuan abian jarri duten mugikortasun plana azalduko du; Ayem Oskozek, Donostiako EH Bilduko zinegotziak, Donostialderako Tren-Bus sistema integralaren proposamena plazaratuko du; Dbus-eko Kurpil langile elkarteko ordezkari Josu Iribarrek topoak adineko jendearentzat izango lituzkeen ondorioak azaleratuko ditu; eta arkitektu eta hirigintzan doktorea den Iñigo Galdeanok ondorioak eta eztabaida bideratuko ditu.