Halloween gauean, mikro-antzezlan beldugarria Guardetxean
Urgull magaleko Guardetxeak Halloween gau berezia izango du, bihar, hilak 31. Creando nubes beldurrezko mikro-antzerkia ikusi ahal izango da bertan, Nabarro eta Laurita Suhai bikotearen eskutik. Egiako Porrontxoetan aurkeztu zuten antzezlana, eta harrera ona izan zuen.
Donostiako lehen beldurrezko lehen mikro-antzezlana da, eta gaueko 22:30etik aurrera ikusi ahal izango da. Antzerkiaz gain, ipuin kontalariak egongo dira, eta noski, beldurrezko ipuinak kontatuko dituzte. Amaia Pagola eta Saioa Aizpurua izango dira kontalariak.