Faxismoaren aurkako kartelak ipini dituzte “España” dioen pintadaren gainean. (Argazkia: Urumea ibaia auzo elkartea)
Espainia eta 155. artikuluaren aldeko pintadekin esnatu ziren Loiolako kaleak, igande goizean. Aralar mendiaren kalean agertu dira pintadak, Loiola taberna zenaren inguruan.
Urumea ibaia auzo elkarteak eman du gertaeren berri. Irudian ikus daitekeen bezala, mezuan gainean kartelak jarri dituzte ondoren, faxismoaren aurka: “Zona antifa. Loiolan, nazirik ez! Ez Loiolan, ez beste inon!”.