Arkitekturaren artea
Donostiako I. Nazioarteko Arkitektura Bienala testuinguru bikaina da arkitekturan eta hirigintzan eragina duten erronka garaikide batzuen berrazterketa aurkezteko. Iñigo Sesma artistaren Konexioak: artea eta arkitektura erakusketa aipaturiko testuinguruan koka daiteke. Sesmak irudi piktorikoak eraikitzen ditu agertokien argazkiak aukeratuz, eta fikzioa gehituz filmen zatiak izango balira bezala. Abenduaren 16ra bitarte bisitatu daiteke.