Gilda pintxoa protagonista, asteburuan.
Gilda pintxoak lortu duen garrantzia eta hedapen geografikoa nabarmentzeko sortu zuten
Gilda Eguna, eta larunbatean, hirugarrenez egingo dute. Donostiako tabernetan presentzia berezia izango du. Berrikuntza gisara,
Matine bat Gildarekin jarduera egingo dute Principe zinema aretoetan, 11:30ean.
Gilda filma eskaini eta pintxoak dastatu ahal izango dira bi euroren truke.