Gero Axular taldeko Gurutze Telleria eta Juan Luis Unzurrunzaga, Alfonso Gurpegi jaietako zinegotziarekin batera. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Txorizoa, taloak eta sagardoa izango dira eguneko protagonista handiak San Tomas egunean; baina postuez eta
Ursula txerriaz gain, aurten berrikuntza bat izango du jaiak: Baserritar Jantzien I. Lehiaketa, Gero Axular dantza taldearen eskutik. Baserritar jantzia harrotasunez erabiltzeko ohitura zabaltzea da helburua. Gipuzkoa plazan egingo dute lehiaketa. Lau maila bereiztuko dituzte; haurrak (12 urtera arte) eta helduak, eta horietako bakoitzean emakumeak eta gizonak. Desfilea 12:00etan hasiko da, haurren mailarekin.
Donostia Kulturaren webgunera jo behar da izena emateko; bertan dagoen inprimakia bete, eta posta elektronikoz bidali behar da info@geroaxular.com -era (abenduaren 20an itxiko dute izen ematea, 12:00etan).