Amaia Almirall: «Gauerdia iritsi orduko bihotza pixka bat estutzen zaionetakoa naiz»
Amaia Almirall, EH Bilduko zinegotzia
“Edozein kantaren lehen doinua entzun orduko nire hankak mugitzen hasten dira. Falta direnak gogoratzeko eguna izaten da, urtero presente daude baina guztiaren gainetik gozatzeko egun luzea da. Urtero berdina eta desberdina, gaztetan bizitakoak, ama bezala, lanean, eta, zer esanik ez zinegotzi gisa doinu berberen giroan izan dira. Gauerdia iritsi orduko bihotza pixka bat estutzen zaionetakoa naiz, gero pozez lehertzeko. Urtero momenturen batean malkoren bat isuri ere egiten da, makilekin jo eta su ibiltzerakoan. Berdin du danborrada antolatuan den ala ez: penak zokora, festara, dantzara!”.
Jaia bizitzeko modu asko daude, barrutik eta kanpotik. Hamalau donostiarren bizipen eta oroitzapenak jaso ditugu, hitzez zein irudiz. Ikusi gainerakoen bizipenak.