Kontxako hondartza. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Hiriko hiru hondartzetako eguzkitakoen zozketa antolatu du berriro Donostiako Udalak udarako epeari begira. Guztira,
1400 toldo eskainiko dira: 440 toldo Kontxako hondartzan (8 egokituak), 240 toldo Zurriolako hondartzan (8 egokituak) eta 424 toldo (8 egokituak), 198 itzalkin eta 98 karpa Ondarretako hondartzan.
Izen emateko epea
otsailaren 9ra bitarte mantenduko da irekia. Honakoak dira Udalak antolaturiko zozketaren baldintzak:
- Adinduak diren nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete zozketan, baita Donostian bizi ez direnak ere, baina, bizileku bakoitzeko pertsona batek soilik eman dezake izena.
- Izen ematea, Udaleko web gunean horretarako prestatuta dagoen aplikazioaren bidez egin ahal izango da, edo eta aurrez-aurre ohiko arreta zerbitzuetan (Udal Info), horretarako 100 €-tako fidantza jarri beharko delarik.
- Eguzkitakoa zein hondartzatan nahi den adierazi beharko da, eta gainera, aukera hauen artean aukera egin beharko da:
- Ondarretako hondartzan: eguzkitako mota (toldoa, itzalkina edo karpa) eta aldea (1. edo 2. sektorea) zein plano batean adieraziko den
- Kontxako hondartzan: aldea (1. edo 2. sektorea) zein plano batean adieraziko den
- Guztira 30 toldo erreserbatuko dira (8 Kontxan, 8 Zurriolan eta 12 Ondarretan) mugikortasun baremoan A, B edo gutxienez 7. mailako desgaitasuna dutela egiaztatua dutenentzat. Desgaitasuna duen adingabe batentzat eguzkitakoa eskatzeko, gurasoek familia liburua aurkeztu beharko dute eskaera adindu honen izenean egin ahal izateko. Beste legezko tutore bat dagoen kasuetan, hau egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko da