Martuteneko kaldereroak.
Martuteneko kaldereroek plan aldaketa egin dute: “Eguraldi iragarpenek euria eta hotza aurreikusten dituzte. Ondorioz, konpartsa ez da auzoko kaleetan zehar ibiliko”. Edonola, ongi pasatzeko asmoarekin jarraitzen dute auzoan, eta larunbatean 18:00tan elkartuko dira ikastolako jolastokian. Horrela, plan alternatiboa egingo dute ikastolan: “Abestuko dugu, dantzatuko dugu, pregoia irakurriko dugu, eta elkarteek prestaturiko janari eda edariak dastatuko ditugu”.