(Argazkia: Donostiako Orfeoia)
Ezagutu musikaren super ahalmenak lelopean, deia egin die Donostiako Orfeoiak etxeko txikiei: “Musikarekiko sentiberatasuna eta zaletasuna txikitatik lantzen dira. Antxon Ayestaran musika tailerrean oreka harmonikoa esnarazten dugu haurrengan. Musikarekin ikasi eta gozatu egiten da”. Horrela bada, ikastaroak antolatu dituzte, bi multzotan: 4-5 urtekoentzat eta 7-8 urte artekoentzat.
Musika zaletasuna esnatzea dute helburu, ondoren musika ikasketak egiteko aukera izan dezaten. Ikasturtean zehar, astean bi saio egingo dituzte, gehienez hamabost haurreko taldeetan.
Saio irekiak egingo dituzte ekainaren 25ean eta 26an, 17:30etik 19:00etara. Informazio gehiago eska daiteke
Orfeoiaren webgunetik.