
Amara Berrin ospatzen diren hiru jaiek ezaugarri asko konpartitzen dituzte. Horien artean argiena da, guztiak auzoari begira antolatzen dituztela.
Osinaga inguruan sortu zen Amara Berriko Auzo Elkartea 1996an. Auzoko gabeziei irtenbidea emateko elkartu ziren. Karmengo festak antolatzen hasi ziren orduan, uztailaren 16ko eguna oinarri hartuta, marinel eta arrantzaleen egun seinalatua. Osinagako kale gehienek itsasoarekin lotura zutelako erabaki zuten jaiak orduan izatea. Ordutik 2016ra bitarte auzoko festa ofizialak ospatu zituzten. Hogei urtean aldaketak egon arren, izaera mantendu dute. Hain zuzen ere, urtez urte jaiak tematikoak izan dira (zirkua, pilota, zinema, kotxeak, motorrak, …). Azken bi urteetan, ordea, beherakada izan dute eta belanaldi berrien beharra dute jaiekin aurrera jarraitzeko.
Ikasbide Kultur Elkarteak ere urteak daramatza festak antolatzen. Ekainaren erdialdetik bukaera bitarte egin ohi dituzte. Elkartea 60ko hamarkada bukaeran sortu zen, eta ikastola abian jartzearekin batera auzoari begirako jarduerekin hasi ziren; tartean, San Joan jaiak. Probestu plaza dute topagune, urtez urte.
Superxagu jai batzordea da Amara Berriko jai herrikoiak aurrera eramaten dituena, festak antolatzen, eta Illunkik hartu zuen testigua. Gaur egun, ordea, Superxaguko kideak dira auzoko jai ireki eta partehartzaileen bultzatzaileak.