
Zaharrak dira An?orgako jaiak, ia 100 urte dituzte. Hain zuzen, 1922an sortu zuten An?orga Kirol eta Kultur Elkartea, eta haiek ekin zioten jaiak antolatzeari. Auzoko aldizkari zahar batek jasotzen duenez, jarduera hauek izan zituzten lehen jaietan: ekitaldi erlijiosoak, pilota partidak, lasterketak, txistulariak eta akordeoilariak. “Kluba sortu zuten jende pila bat aritzen zelako korrika egiten, eta auzoko guztiak kanpora joaten ziren, Fortunara edo. Horregatik erabaki zuten auzoaren izenean aritzeko aukera ematea”, azaldu du Gorga elkarteko Josema Mendiola auzotarrak.
Urte batzuk beranduago iritsi ziren zinta jolasak, tiro lehiaketak, su artifizialak, eta dantzari saioak. Horrela, Karmengo Ama Birjinaren jaiak familiartekoak zirela diote orduko kronikek, auzora jende asko joaten zen arren. Edonola, dirudienez, 1940an jasan zuten benetako aldaketa An?orgako jaiek. Aurreko urteetan, 1936ko gerra tarteko, noski, ez baitzen jairik izan auzoan. Pixkanaka egitaraua zabaltzen joan ziren: sokamuturra, musika bandaren emanaldia, antzezlanak kalean, zezensuzkoa, erraldoi eta buruhandiak… jarduera batzuk galdu egin dira, baina beste batzuek bizirik diraute oraindik, tartean, erraldoi eta buruhandien konpartsa, aurtengo jaietan 75. urteurrena ospatuko duena, topaketa berezi batekin. An?orgako alkateak dira auzoko erraldoiak, senar-emazteak diren gizon eta emakume batzuen pertsonaiak.
Jai berriagoak ere badituzte An?organ: An?orga Txikiko jaiak. Horiek duela 30 urte inguru sortutakoak dira.