
Erromeriak izan ziren Txomin Eneako lehen jaiak, Bilintx bertsolariak gogoko zituen haiek. Behin batian Loiolan bertso sortan Txomin ez du aipatzen, garai hartan lau baserri baino ez baitziren auzoan. Garaiko kronikek diotenez, txistulariek jartzen zieten musika erromeria haiei, eta sekulako jendetza biltzen zen XIX. mendearen bukaeran. Gaur egun Txomin erretegia dagoen etxean eta plazatxoan izaten ziren dantzaldi haiek.
Auzoko jaiei dagokienez, hasieran abuztuaren lehen asteburuan ospatzen zituzten, Loiolako saninazioak eta gero. Baina abuztuan auzoko jendea oporretara joaten zela eta, jaiak irailaren lehen egunetara atzeratu zituzten gerora. Hala ere, oraindik auzoko batzuek elkarrekin bazkaltzen dute abuztuan, jatorrizko jai haiek oroituz, eta pasarteak errepasatuz.
1995ean jai batzordeak ez zuen erreleborik izan, eta hamar urtez ez zuten jairik antolatu, 2005ean auzoko gazte elkarteak erabaki zuen jaiak berpiztu behar zirela, eta horrela egin zuten. Lehen urte hartan, egitaraua haurrentzako bideratu zuren bereziki, baina izandako arrakastaren ondoren, antolatzen jarraitzea erabaki zuten. Horrela, urtez urte egitaraua zabaldu dute. “2005ko gazteak ez gara hain gazte orain, beraz, Lan Berri Auzo Elkartea da orain antolatzailea. Jaiak antolatzea ez litzateke posible izango laguntzailerik gabe, hau da: bizilagunak eta babesleak”, azaldu du auzo elkarteko Moises Alvarok.