Produktu ekologikotik harago
webgunean informazio gehiago topa daiteke.
Otarra bio-elkarteak egoera zaila bizi du. Ia hiru hamarkada daramatza kontsumo arduratsuaren aldeko lanean, eta jarraitzeko bazkide gehiago behar dituzte.
Kontsumitzeko era desberdinak daude. Erosketak denda txiki eta saltoki handien artean egiteko joera dago. Handiaren mesedetan gero eta gehiago. Ordea, badira beste eredu bat proposatzen duten talde zein elkarteak. Horietako bat da Otarra. 1992an sortu zuten Urretxun, eta gaur egun Martutenen du egoitza.
Ia hiru hamarkada beteta, etorkizunari kezka askorekin begiratzen diote elkarteko arduradunek. Bazkide kopurua mantendu arren, gero eta gutxiago kontsumitzen dute. Hori dela eta, elkartzen hasi dira bioelkartea berregituratu eta biziberritzeko. Batzarreko kidea da Cristina Correa: «Aurrera egiteko formula berriak aztertzen ari gara. Egungo bazkideen babesarekin batera, bazkide berriak behar ditugu».
Produktu ekologikoaren zabalkundeak ez dio mesede askorik egin Otarrari. «Gaur egun auzoko belar-dendan edo supermerkatuan eros ditzakezu barazki ekologikoak», dio Correak. Dena dela, elkartearen eskaintza harago doala azpimarratu du: «Beste batzuen aldean, gure eskaintza ez da etiketa ekologikora mugatzen».
Urteetako esperientzia dute Otarrako bazkideek, eta beraien helburua ez da jendeak Martuteneko dendan produktuak erostea, besterik gabe. «Azken batean, produktu ekologikoa ez da salmentara mugatzen; filosofia bat da». Bide horretan lan asko egindakoak dira dendara hurbiltzen direnei ikastaroak emanez, eta produktuen inguruko gomendioak.
Eskaintza zabalagoa
Martutenen dago Otarra bio-elkartearen denda. Zehazki, Pilarreko Andre Mariaren?Auzunearen 32. zenbakian. Astelehenetik larunbatera bitarte irekitzen dute. Goizez, egunero, 10:30etik 14:00etara. Arratsaldez, ordea, astelehen, astearte eta ostegunetan, 17:30etik 20:00etara. Bertan topa daitekeen eskaintza ekologikoa beste saltokietakoa baino zabalagoa da. «Barazkiak ez ezik, ogia, haragia, garbigailurako xaboia eta kleneexak eros daitezke. Guztiak dira ekologikoak, noski», esan du Correak.
Eskuratu daitezken produktu guztien jatorria bertakoa da, hein handi batean. Barazki freskoak eta garaian garaikoak Martutene, Hernani eta Irundik ekartzen dituzte. «Gure inguruko baserritar eta ekoizleekin egiten dugu lan», dio?Correak. Ogi ekologikoa ere jasotzen dute. Aldiz, higiene eta garbiketarako produktuak Iruñea eta Alacantekoak (Herrialde Katalanak) dira.
300 bazkide
Ez daude amore emateko prest, eta bizi duten egoera zaila gainditzeko bazkide berrien bila dabil Otarra elkartea. Egungo bazkide aktiboak 200 inguru dira, eta gutxienez 300 behar dituzte bideragarritasuna lortzeko. «26 urteotan garai txarrak bizitzea tokatu zaigu, eta beti lortu dugu elkartea aurrera eramatea», azpimarratu du Correak.
Bazkide berri eta gazteak lortzea dute helburu. «Gure bazkideak zahartzen joan dira elkartearekin batera. Baina irautea lortu dugu. Orain da momentua bazkide berriak egin, eta elkartearen berregituraketarekin gure oinarrizko filosofiari eustea».
Kontsumo ekologikoan duten esperientzia transmititu nahi dute, garai berriekin egokitzearekin batera. «Batzar orokorrean aztertzen ari gara elkartearen eredua nola berritu behar dugun. Martuteneko denda gure oinarria bada ere, etorkizunean Internet bidez produktu ekologikoak saltzea ez dugu baztertzen», esan du Correak. Elkartearen